harrikatzaren likidotze
- 1. Teknol.
Harrikatza hidrokarburo likidoen nahastea (petrolio sintetikoa) bihurtzeko prozesua. Bi prozesu-mota daude. Zuzeneko likidotzean, harrikatza disolbatu egiten da lehenik eta gero katalizatzaileen bidez hidrogenatu egiten dira osagaiak. Zeharkako likidotzean, berriz, harrikatza gasifikatu egin da lehenik (nagusiki karbono monoxidoa eta hidrogenoz osatutako sintesi-gasa lortzen da), ezpurutasunak kentzen zaizkio gero eta, azkenik, sintesi katalitikoaren bidez erregaitzat erabiltzen diren hidrokarburoak eta bestelako konposatu organikoak lortzen dira.